Noain-Elortzibarko Udalbatzan azken aldaketak egin ondoren, zuek agurtzeko ohorea dut udalaren webgunearen bidez.

Noain-Elortzibarko udalerriak herri hauek ditu: Noain, Imarkoain, Elortz, Dorre, Gerendiain, Iharnotz, zabalegi, Zulueta, Oritz, Otao eta Ezperun.

Udalerriak, gaur egun, 8,012 biztanle ditu.

Biztanle kopuruak eta gure hiriguneen lurralde sakabanaketak ez lukete arrazoi izan behar jendea bere Udalarekin loturarik ez izateko; hortaz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu eskura ditugun teknologia berriak erabiltzea, herritarrek gure Udalaren eguneroko zereginetara eta erabakietara hurbiltzeko.

Entitate publiko orok derrigorrezkoa du egunez egun bere jarduna hobetzea, administratuen beharrei erantzuteko, eta herritarrak administrazioetara are gehiago hurbilduko dituzten konponbideak emateko.

Noain (Elortzibar) aitzindaria da ingurumena errespetatzeko politiketan; horregatik ez du aukera galtzen utzi nahi eta aitzindaria ere izan nahi du teknologia berrien aplikazioan, gaur egun jende guztiaren eskuera baitaude.

Gaur egun, modernoa izan nahi duen administrazio orok baliatu behar ditu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera berriak, herritarrari zerbitzu arinagoa eta eraginkorragoa emateko, eta administrazioaren beraren eta herritarren beraien eskura dauden tresnez hornitu beharra dauka.

Webgune honetan, behar den informazio guztia aurkituko duzue gure udalerriari buruz, hala sarearen bidez ezagutu nahi gaituztenentzat nola Noaingo (Elortzibar) herritarrek informazio handiagoa izan dezaten. Horrela, gure zerbitzuak, izapideak, antolaketa, udalbatza eta beste izanen dituzte azkarrago eta zuzenago eskura.

Udal honen lehentasunezko helburuetako bat 2015-2019 legealdi honetan da udal kudeaketa modernizatzea, webgunea behar diren tresna teknikoez hornituz edozein udal tramite “Egoitza Elektronikoa” esaten zaionaren bidez egiteko, betiere herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide azkarra izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea ahalik eta zentzurik zabalenean betetze aldera.

Besterik gabe, nabigatu gure webgunean, erabil itzazue haren baliabideak, eta emaguzue zalantza eta iradokizun guztien berri; horrela, guztion artean, aurrera jotzen jarraituko baitugu bere herritarrengandik hurbilago egonen den administrazio modernoagorantz.

Agur bero bat

Alberto Ilundáin Avellaneda

Alberto Ilundáin
Alberto Ilundáin
X