Noaingo Udalaren Musika Eskolak eskaintza zabala du maila guztietarako, eta ederki hornitua dago askotariko instrumentu eta musika-estiloetan; oso egokia, beraz, musika arloko profesional bikainekin ikasteko eta gozatzeko. “Musika guztiontzat”.

Helbidea: San Migel kalea 2, behea. Noain

Telefonoa: 948 31 79 97

Faxa: 948 31 61 53

E-posta: patronatomusica@hotmail.com

Weba: https://www.facebook.com/escuelademusicadenoain


Udalaren musika eskola

Eskolaren eraikina Nafarroako nabarmenetariko bat da diseinuan eta horniduran. Argitasun handia da azpimarratzekoa, kristala erruz erabili baita eraikinaren azalera guztietan.

20 gela intsonorizatu ditu, 3 ikasketa-kabina, haurrendako 2 ikasgela egokitu, liburutegia, eta entzunaldietarako gela; guztiak ere ederki hornituak, bakoitzaren beharren arabera. Gainera, perkusio ikasgelarik hornituenetako bat dauka, musika eskola guztien artean

Aulas Escuela de Música

Hiru hezkuntza maila

Eskolako eskaintza zabal-zabala da benetan, hiru urteko haurretatik hasita ikasle beteranoenetara, teknika hobetzeko eta ezagutzak sakontzeko aukera baitute.

I. maila: Eskolako txikiak dira, eta 4 ikasturtetan jolasten eta musika bizitzen ikasiko dute, erritmoa, doinua eta soinuak landuz, eta gorputzaren, kantuaren, instrumentuen praktikaren eta talde lanaren bidez koordinatuz.

II. maila: Hemen gure ikasleek instrumentua aukeratzen dute (akordeoia, baxu elektriko,a kantu lirikoa, kantu modernoa, gitarra elektrikoa eta akustiko,a gitarra klasikoa, tronpeta, tronboi irristailuduna, txistua, zeharkako flauta, saxofoia, biolina eta pianoa), eta 6 urtez hizkuntza musikal eta instrumentu teknika nahikoa ikasiko dute autonomia interesgarria eskuratzeko. Bide profesionala aukeratzen dutenek, gure eskolan ere prestatzen ahalko dute Kontserbatorioan sartzeko proba. Haur abesbatzan ere sartuko dira, eta gero, fanfarrean, etapa honetako prestakuntza osatzeko.

III. maila: Musika modernoaren mundua eta taldean jotzen ikasi nahi duten ikasleentzat da.
Hiru maila horiez gain, ikasle helduak gure eskolak eskaintzen dituen irakasgaietan matrikulatu daitezke modu librean, eta klase pertsonalizatuak jaso.

Eskolako fanfarrea

Noaingo kultur bizitzako hainbat ekitaldietan parte hartzen du gure fanfarreak. Bere musikaz alaitzen ditu , besteak beste, udako festak, Ihauteriak, Olentzero desfilea, Jubilatuen kultur astea, Bio noain feria eta musika eskolako Jaialdiak.

Abesbatzak

Noaingo musika eskolan 4 abesbatza daude (haurren abesbatza, eskolania gazteena eta helduena), eta bere izena dute jada Nafarroan. Horrela, hainbat operatan aritu dira lankidetzan, trukaketak ere egin dituzte beste abesbatza batzuekin, eta urte osoan hamaika emanaldi dituzte hala Nafarroan nola hemendik kanpo.

X