Noaingo Udalean lanean ari gara herritarrarengandik gero eta hurbilago egoteko.

Erabiltzaile bakoitzak era ezberdinez nabigatzen du. Batzuok oztopo teknologikoak aurkitzen ditugu; esate baterako, internet konexio geldoa edo ordenagailu zaharra. Beste batzuok arazoak izan ditzakegu bertan erabiltzen den hizkuntza ulertzeko, edota webgunearen nabigazio tresnak ulertzeko. Halaber, muga fisikoak izan ditzakegu, bai ikusmenekoak, bai entzumenekoak, bai mugikortasunekoak, eta horiek zailago egiten digute webaren edukian sartzea, edo are gehiago, eragotzi egin diezagukete weba erabiltzea.

Diseinu tradizionaleko webek ez dituzte ezberdintasun horiek kontuan hartzen, eta ez dio ongi nabigatzen utziko, adibidez, ez sagua ezin erabili duenari, ez pantailan ageri den informazioa ikusten ez duenari, ez eta bozgorailuetatik ateratzen den soinua ezin entzun duenari ere.

Zer da web irisgarria?

Edukiak eta zerbitzuak edonork goza ditzakeen weba da, alde batera utzita oztopo fisikoak, ezagutzazkoak, edota ingurunetik eratorritakoak. Diseinu erraza eta estandarra du. Horri esker, tresna oso ezberdinek funtzionatzen dute, hala nola ahots sintetizadoreek; hots, webaren edukia ozenki irakurtzen duten sintetizadoreak dira.

Testuak zuzenak eta errazak dira. Horrela, ez dago ulertze arazorik. Ikus-entzunezko edukiak testu bidez daude azalduta. Horri esker, adibidez, pertsona itsuak entzun egiten du ikusten ez duen irudiaren deskribapena.

Egitura argia, erraza eta intuiziozkoa du, eta nabigatzeko laguntza ere ematen du. Horrela, laguntza ematen die hainbat arrazoi direla medio webaren informazio barruan mugitzeko zailtasunak dituztenei; izan daiteke ingurunea ezagutzen ez dutelako, edo oztopo kulturalak edo hezkuntza arlokoak eraginda, edo ulertze arlokoak.

Estandarrekiko bateragarritasuna

Webgunea birdiseinatu eta programatu da W3C partzuergoaren WAI-Web Irisgarritasunerako Ekimenaren jarraibideekin bat, interneten erabilera arautu eta hobetzeko ardura duena. Arau horietan nazioarteko estandar batzuk daude zehaztuta, webgune irisgarriak sortzeko.

Gure webean W3C partzuergoaren estandarrak betetzen ditugu, CSS, XHTML eta WAI-AA-ri dagokienez. Horrela, maila automatikoan, AA irisgarritasun mailarekin bat datorrela egiaztatzeko, TAW tresna erabili dugu (Web Irisgarritasunerako Testa). Horren ondorioz, honako zigilu hauek lortu ditugu:

  • ¡CSS Válido!, abre nueva ventana
  • Valid XHTML 1.0!, abre nueva ventana
  • Cumplimiento de las pautas nivel AA del w3c, abre nueva ventana
  • Validación TAW, abre nueva ventana

Diseinu irisgarria

Diseinu irisgarrirako hainbat jarraibideri jarraitu gatzaizkio:

  • Maketazioa estilo-orrialdeetan dago oinarritua, eta ez, tauletan. Horri esker, erabiltzaileak bere beharretara egokitu ditzake webaren itxura, kontrastea eta tamaina, baldin eta estilo-orrialde pertsonalak baditu.
  • Elementuen arteko kontraste nahikoa ematea izan da xedea; horretarako, webaren hainbat kolore konbinazio aldatu dira.
  • Letra-tipoaren eta beste elementu batzuen tamaina handitu edo txikitu daitezke, nabigatzailearen aukeren bitartez.
  • Diseinu semantikoa erabili da. Hau da, orrialde guztien egitura logikoa HTML kodearen bidez zehaztu da, idazpuruak, zerrendak, estekak, irudiak… erabiliz. Horrela, orrialdeak ulergarriak dira hala bisualki nola ahots-sintetizadore batek irakurtzen dituelako, eta hala CSS estilo orrialdeen bidez nola haiek gabe. Diseinu mota hori ere lagungarria da orrialdea egokiro aurkezteko hainbat nabigatzaile eta sistema eragileren gainean.
  • Elementu ez-testualek deskribapen testuala dute, ahots-sintetizadore batek irakur dezakeena.
  • Badira nabigatzen laguntzeko laguntzak, hala nola “ogi-mamiak” eta sarbide zuzeneko teklak.

Zure laguntzari esker hobetzen dugu

Ez da inoiz bukatzen gure herritar guztiendako orrialde irisgarri bat egiteko lana. Beraz, inolako arazorik aurkitzen baduzu, edota aldaketaren bat iradoki nahi baduzu, webaren irisgarritasuna hobetzeko, bidali zure iritzia gure Iradokizun Postontzira.

X