Lorategi eta Agenda 21 Alorraren barnean Udalaren bi udal zerbitzu ezberdin daude, baina askotan elkarrekin aritzen dira lanean.

Helbidea: Iraunkortasunaren Udal Zentroa – Lorenea, Zentzumenen Parkea, Noain

Telefona: 948 074 848 / 605 834 043

E-posta: agenda21@noain.es

Síguenos en Facebook
https://www.facebook.com/Agenda21NoainValledeElorz


Lorategi zerbitzua

Lorategi zerbitzua udalerriko lorategiak sortu eta mantentzeaz arduratzen da, hau da, bai Noaingokoez eta industrialdeetakoez, bai Ibarreko herrietakoez. Ingurumena babesten duen lorategi eredua sustatzen du, eta era berean, berdeguneez gozatzen duten pertsonak babesten ditu. Horretarako, eguneroko lanean irizpide ekologikoak erabiltzen ditu, hala nola berdeguneen diseinu iraunkorra, uraren eta mantentze-lanen kostua ahalik eta gehien murrizteko; ongarri kimikoen ordez konposatu organikoak erabiltzen dira; zuhaitz eta landare sendoagoak aukeratzen dira, eta bertakoak badira, hobe; eta ez da pestizida kimikorik erabiltzen, erabiltzen diren substantzia eta teknikak ez baitira kaltegarriak ez ingurunearentzat, ez udalerriko biztanleentzat. Horrek eraginda, urtero 250.000tik gora euro aurrezten dira.

Lorategi Zerbitzuak 400.000 m2 zaintzen ditu berdegunetan, eta horrez gain, Elortz ibaiaren bazterrak Noaindik Imarkoainera bitarte. Halaber, oihan esparruak eta Ibarreko paisaiaren hobekuntza kudeatzen ditu. Aldi berean, baratzezaintza eta nekazaritza ekologikoak sustatzen ditu, hainbat proiekturen bidez, hala nola Zentzumenen Parkeko auto-bilketarako baratza, Biochef ekimena, udal baratzak eta lehorreko nekazaritza ekologikoa.

Lorategi ekologikoko eredu hori aintzat hartua izan da Nafarroan, Estatuan eta nazioartean, Zentzumenen Parkeari edo Biochef proiektuari esker.

Lorategi Zerbitzua, beraz, aldaketa eragilea izan da gure udalerrian, eta hark eraginda ere, Agenda 21 sortu zen, iraunkortasunean sakontzeko.

Agenda 21

Agenda 21 udalaren lanabesa da eta udalerriaren iraunkortasuna du helburu, hau da, ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko politikak elkarren artean txertatzea. Ordezkari politikoen, udal teknikarien, eragile inplikatuen eta udalerriko herritarren artean adosturiko erabakietatik eta parte-hartzetik sortu zen.

Munduaren Gailurrean izan zuen sorburua (Nazio Batuen Konferentzia Ingurumenaz eta garapen Iraunkorraz), Rio de Janeiron 1992an egina.

Noain – Elortzibarko Agenda 21a 2002an hasi zen ernamuintzen, eta 2003ko bukaeran, Osoko bilkurak Agenda 21en Ekintza Plana onetsi zuen aho batez. Bere garaian, hiru jarduketa ildo izan zituen, eta 64 proiektu, guztira. Orduz geroztik, Agenda 21 bilakatu eta berritu da Herritarrek Parte hartzeko Foroen eta alorreko teknikarien bidez. Ondoren ageri dira orduz geroztik egindako edo egun gauzatzen ari diren ekintza nagusi batzuk:

  • Agenda 21en Udal Planeko proiektuak abian jarri eta kudeatzea (boluntariotza, mugikortasun proiektuak, herritarrak sentsibilizatzea, herritarrek parte hartzeko foroak…).
  • Elortzibarko Garraioaren Udal Zerbitzua kontrolatu eta koordinatzea.
  • Zuhaitz Anaia” kanpainaren kudeaketa.
  • Argiztapen publikoaren eta udal eraikinen energia-kontsumoen kudeaketa eta jarraipena egitea.
  • Energia-horniduren enpresekiko kontratuak egin eta kontrolatzea (elektrizitatea eta gasa).
  • Hainbat eraikinen klimatizazioaren kudeaketa: Noaingo Udaletxea, San Miguel Ikastetxea eta Institutua.
  • Jendearendako aholkularitza eta zabalkundea energia eraginkortasunez erabiltzeaz eta diru-laguntzez.
  • Noaingo San Miguel Ikastetxeko eta Elortzibar Institutuko Eskola Agenda 21en kudeaketa.
  • Udalaren Bidezarra Aldizkariko Noain Berdea – Etxea atalaren idazketa.
  • Klima Aldaketaren Udal Planaren diseinua eta kudeaketa, Nazio Batuek saritua.
  • Kontratazio-agirien alde teknikoa prestatzea honakoetan:
    • Udalaren eguzki-energia fotovoltaikoz diharduten 8 instalazioetako mantentze-lanak.
    • Udal eraikinen klimatizazioa (Ikastetxea, Institutua, Kultur Etxea, Musika Eskola…)
    • Noain-Elortzibarko garraio Zerbitzu Publikoa Energia hornidurak (elektrizitatea eta gasa)
    • Aurreko kontratuen enpresa esleipendunen jarraipena eta kontrola egitea.
  • Garbiketa Zerbitzuaren kontratak udal eraikinetan erabilitako garbigarrien jarraipena eta kontrola egitea.
  • Argiztapen publikoaren jarraipena eta kontrola egitea.
  • Lorategi eta Agenda 21 Alorrak egindako edo egitekoak diren proiektuak diru-laguntzetara eta sarietara aurkeztea.
  • Ikerketa-proiektuak NUPekin batera nekazaritzan eta abeltzaintzan.

Agenda 21en 2015eko Sentsibilizazio Jardueren gaineko txostena.


Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era

Argibideak

X