Noaingo Kultur Etxea udal esparru bat da eta, 2003az geroztik, gizarte eta kulturarako erreferentzia puntua da Noain-Elortzibarko biztanleentzat. Etxe zaharra Kultura Patronatuaren egoitza da. Patronatua erakunde autonomoa da eta Noain-Elortzibarko Udaleko kultur zerbitzua kudeatzen du.

Zentroak 1.876 metro koadro ditu azaleran, hiru solairutan banatuta. Ekitaldi areto bat, liburutegi bat, erakusketa gela bat eta erabilera anitzeko gelak ditu, besteak beste.

  • Ekitaldi Aretoak 286 jarleku ditu eta 110 metro koadroko agertoki bat; kaxa eszenikoaren neurriak 13 x 8 metro dira. Zinema-pantaila elektrifikatua du (6 x 4,5 metro).
  • Liburutegiak 400 metro koadro ditu azaleran, bi solairutan banatua dago, eta leihate handia du iparraldera begira. Berezko eremuak ditu haur liburutegiarentzat, lan eremuak Interneten sartzeko, eta liburuak kontrolatu eta biltegiratzeko. Halaber, ikus-entzunezkoendako eremua, hemeroteka eta ikasketarako eremua.
  • Erakusketa Gelak 200 metro koadro ditu, eta sotoan dago. Argiztapen ona du, bai eta margolanak ainguratzeko errail sistema bat ere.
  • Halaber, badaude erabilera anitzeko 4 gela, horietako batek Interneteko sarbidea duela.

NOAINGO KULTUR ETXEAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

  • Kultur ikuskizunak: zinema, musika, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, etab.
    Ikastaroak eta tailerrak.
  • Liburutegi-zerbitzuak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak.
  • Gelak eta esparruak lagatzea, elkarte, talde eta artistei, baita kultur erakunde publikoei nahiz pribatuei ere.

Noaingo Kultur Zentroak denetariko kultur eta arte ekimenak jartzen ditu abian; hala herriko proposamenak nola Estatuan ospea duten artista berrien proposamenak.

Kultur Etxeak, halaber, kultur arloko jai ekitaldi guztiak antolatzen ditu (Olentzero, kabalkada, inauteak, San Joan suak…), eta Noaingo eta Ibarreko babespeko Kontzejuetako jai guztiak.

Etxe Zaharra Kultura Patronatuaren estatutuak eta araudia
Kultura Patronatua, 2014ko aurrekontuak
Programazioa eta sarreren salmenta

Jarrai iezaguzu Facebooken:
http://www.facebook.com/culturanoain

Liburutegiaren Facebook:
https://www.facebook.com/bibliotecanoain

Helbidea: Real kalea 10, behea. Noain

Telefona: 948 31 73 05

Faxa: 948 31 71 01

E-posta: info@culturanoain.com

Webgunea:
http://www.culturanoain.com
Emergencias: Noaingo Kultur Etxeko arte emergentearen erakusketak

Argazkiak: Atxu Ayerra

X