2019ko martxoaren 11n konzentrazio isila 2004ko martxoaren 11ko atentatuen 15. urteurrena oroitzeko

Noain Elortzibarko bizilagun guztiei jakinarazten zaie Barne Ministerioak eta Asociación Víctimas del Terrorismo Elkarteak deiturik, minutu 1eko konzentrazio isila egingo dela 2019ko MARTXOAREN 11n, ASTELEHENA, goizeko 11:00etan, Noain Elortzibarko Udaleko ate nagusian, Foru Plaza 3 Noain, indarkeria terroristaren biktimei oroipenean, 2004ko martxoaren 11ko atentatuen 15. urteurrena oroitzeko asmoz.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu.

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen Nazioarteko Eguna, Martxoak 8, ospatzeko eta aldarrikatzeko, hainbat jarduera antolatu dira Noain Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietan.

Orain, inoiz baino gehiago, bultzada feminista, atzerapausorik ez! da aurtengo kanpainaren goiburua. Berdintasunerantz luzea den bide honetan, norabide bakarra ikusten da, aurrera egiten jarraitu. Bizitzaren jasangarritasuna, bizitza guztiena, eta bizitzak berdintasunean bizi ahal izatea.

Egun honen oroitzapena gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan lorturikoa ikustarazteko aukera paregabea da. Baita, oraindik geratzen diren erronkak eta berdintasunezko gizartearen aldeko  lanaren garrantzia azpimarratzeko ere.

Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, baita jarduera zabaltzera, disfrutatzeko, konpartitzeko eta emakume eta gizonen artean berdintasun arloan lortutakoak ospatzeko, zein oraindik egiteke dagoena emakumeen aurkako diskriminaziorik gabeko udalerri libreak izaten sentsibilizatzeko.

2019ko martxoaren 8ko goiburua

Elkarren arteko jardueren kartela

2019KO OTSAILAREN 28AN KAFE-HITZALDIA: GREBA FEMINISTA

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gizon eta emakumeen arteko aukeren eta eskubideen benetako berdintasunaren alde, eta emakumeen eskubideen atzerakada saihesteko, greba feminista egitea aurreikusita dago.

Denon artean hausnartzeko asmoz, eta grebaren zergatiak eta arrazoiak denok ezagutu ahal izateko, Berdintasun Programatik ¿Por qué una huelga feminista para el 8 de marzo? Kafe- Hitzaldira etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Jarduera otsailaren 28an izango da, 17:30ean Lorenean, eta, bertan, M8 Plataformako kideak egongo dira.

Jardueraren kartela

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasa (pasabideak)

 

Noain Elortzibarko bizilagunei aditzera ematen zaie pasabideen 2019. urteko tasa borondatez ordaintzeko epea 2019ko otsailaren 15ean hasiko dela eta bukatu, berriz, 2019ko martxoaren 15ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Noain Elortzibarko Udaleko Rural Kutxako Kontu Korrontean ordaindu ahlko dira: ES52 3008 0081 1207 0332 7320

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe eta gehienez ere %20ko errekarguarekin.

Noain Elortzibarko Udalean “Linea berdea” zerbitzuaren ezarpena

2018ko abenduan Noain elortzibarko Udala estatu mailan 400 udalerrik baino gehiago parte hartzen duten Linea Berdearen zerbitzuari atxiki da.

Zerbitzu honek udalerriko hiri tresnerietan sortzen diren kalteak jakinarazteko kanal zuzena eskaintzen du. Herritarren parte hartzea sustatzeko tresna horri esker, Udalak udalerriko beharrak ezagutu nahi ditu jakinarazitako auziei irtenbidea emateko asmoz.

Linea Berdea zerbitzuaren ezarpenari buruzko prentsa-oharra

ZERBITZURAKO SARBIDEA

HIRI KANPALDIAK GABONETAN

2 TXANDA, ABENDUAREN 24TIK URTARRILAREN 4RA

GAIA: “UNIBERTSOA ETA BERE SEKRETUAK”

ADINA: 3 – 12 urte bitarteko haurrentzat (2006 – 2014 urteen artean jaio direnentzat)

LEKUA: Noain, San Miguel Ikastetxe Publikoa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: ABENDUAREN 12TIK 18RA

TELEFONOAREN BIDEZ: 649909519 (ordutegia: 10.00etatik-12.00etara izen-emate egunetan)

WEBORRIAREN BIDEZ: http://www.campamentosdenoain.wordpress.com

Plaza mugatuak: 25. Izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Plazak betetzen badira, Mankomunitatearen udalerrietan erroldaturik daudenek lehentasuna izango dute.

ANTOLATZEN DU:

Noain aldeko OGZaren Mankomunitatearen Berdintasun Programa.

Gabonetako Hiri Kanpaldien Kartela

X