Jakindurien Eskola: Eguzki-sukaldea egiteko tailerra

Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Mankomunitatearen Berdintasun Programatik, Tokian tokiko Konziliaziorako Itunen barruan, Noaingo 21eko Agendarekin elkar lanean, ekimen berri bat aurkezten dizuegu “Jakindurien Eskola”

bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen programa

Ekimen honen bidez, pertsonek beraien jakinduria eta esperientziak kontatu, ikasi eta konpartitu ditzakete.  helburua gizon eta emakumeem arteko aitorpena eta jakindurien trukaketa sutatzea da, berdintasun harremanak eta gizarte erantzunkidetasuna bultzatuz.

Oraingoan, ekainaren 13an, OSTEGUNA, 17:30ean, Noaingo LORENEA udal esparruan EGUZKI-SUKALDEA sortzeko Tailerra emango da. Ez ahaztu ekartzen plastikoa eta kartoia mozteko eta, aukeraik baduzu, hutsik dauden patata edo litxarrerien poltsak, barrutik zilar-kolorekoa duten horietakoak…

Parte hartzea doakoa da , plazak bete arte, baina aurre inskripzioa egin behar da honako helbidean: agentigualdad@ssbnoain.com edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (948 31 05 94). Gogorazi nahi dizuegu eskolan berditasunezko baloreak sustatzen direla eta, komunitateari zerbait eskaintzeko duten pertsona guztiak Jakindurien Eskolan  parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Eguzki- sukaldea egiteko tailerra. Kartela

Amorruaren kontrako txertoaren kanpaina. 2019. urtea.

Bizilagun guztiei 2019. urteko ammorruaren kontrako txertoaren kanpaina egingo dela jakinarazten zaie. Txertatze eta identifikazio kanpaina 2019ko ekainaren 21ean eta 22an egingo da.

1994ko urriaren 5ean NAOn argitaratutako 1994ko irailaren 19ko Foru Aginduaren arabera, nahitaezkoa da Nafarroako Foru lurraldean txakurrak amorruaren kontra txertatzea eta 4 hilabete baino gehiagoko txakurrei mikrotxip jartzea. Era berean, bi urtetik baino gutxiagoko aldian nahitaezkoa da txakurrak birtxertatzea.

 

Tokia, data, ordua, prezioak etakanpainari buruzko gainontzeko xehetasunak hurrengo artxiboan aurkituko dituzue:

2019. urtea. Amorruaren aurkako txertoaren bandoa

Noaingo hiri-kanpaldiak

GAIA: “PIRATEN MUNDUA”

EKAINAREN 24TIK IRAILAREN 6RA

ADINA: 3 eta 12 urte bitarte

San Miguel Ikastetxe Publikoa

INFORMAZIOA eta IZEN-EMATEAK:

1. EPEA:  Ekainaren 6tik 11ra web edo telefonoaren bidez.

Bete gabe gelditu diren plazak eskaintzeko 2. epea irekiko da.

2. EPEA: Ekainaren 17an eta 18an web edo telefonoaren bidez

 

TELEFONOA: 649 909 519 (Ordutegia:   10.00etatik -13.00etara, astelehenetik ostiralera)

 WEBGUNEA: www.campamentosdenoain.wordpress.com

2019ko udako kanpaldien kartela

2019ko udako igerilekuetako sarbideak. Laguntza ekonomikoak eta behin-behineko harreran dauden haurrentzako doako abonuak

Berri honekin batera erantsitako dokumentuetan, Noain Elortzibarrean erroldatuta dauden pertsonentzako 2019. urtean udako igerilekuetan sartzeko laguntza ekonomikoak eskatzeko prozedura eta betebeharrei buruzko behar den informazio guztia ematen da; baita  behin-behineko harreran dauden haurrentzako doako abonoei buruzkoa ere.

2019. urtean. Udako igerilekuetarako laguntza ekonomikoak.

Udako igerilekuetarako doako abonuak behin-behineko harreran dauden haurrentzako.

 

2019KO 1. SEIHILEKO HIRILURREKO ETA LANDALURREKO ZERGA

Interesadun guztiei jakinarazten zaie 2019ko  1. seihilekoari dagokion Hiri-lurreko eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2019ko maiatzaren 20an hasiko dela eta ekainaren 28an bukatuko dela.

2019ko ekainaren 29tik 2019ko uztailaren 28a arte, biak barne, ordainagiriek %5eko errekargua izango dute.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero,  ordaindu gabeko erreziboak Agentzia exekutibora bidaliko dira jakinarazpenik gabe eta dagozkien errekarguak , interesak eta kostuak ezarririk.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko ekainaren 28an

Helbideratu gabeko zergak Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko dute ordainketa Udalak postaz bidalitako ordainagiria erakutsiz. Ez baduzue jaso,  Noaingo Foruen Plaza, 3n dauden gure bulegoetatik pasa zaitezkete kopia bat jasotzeko.

Borondatezko epearen barruan, Nafarroako Rural Kutxako helbideratu gabeko agiriak ordaintzeko ordutegia 8:15etik 10:00etara, astelehenetik ostiralera.

Edictos sobre anuncios de cobro Contribución Urbana y Rústica 1º semestre año 2019

 

NOAINGO HAUR ESKOLAKO LEHEN ZIKLOKO (0-3 URTE) MATRIKULAZIO ONDORENGO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK 2019-2020 IKASTURTERAKO

Noain Elortzibarko 1. Zikloko (0-3 urte) Haur Eskolako Zentroak 2019-2020 ikasturterako onartuen eta matrikulatzeko erreserba duten haurrenbehin-behineko zerrendak argitara ematea eskatzen du.

 

2019-2020 Ikasturterako onartuen eta erreserban geratu direnen behin-betiko zerrenda

 

 

2019-2020 ikasturterako onartuen eta erreserban dauden ikasleen behin-behineko zerrenda

 

Deialdia, udaltzainaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko Noain Elortzibarko Udalerako

Alkatetzaren 2017ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez onetsi ziren Noain Elortzibarko udaltzainaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Aipatutako deialdia 2017ko abenduaren 11n argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 235. zenbakian

Oinarriak zuzentzea udaltzainaren deialdian Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2017ko abenduaren 19an, 241. zenbakian

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hots, 2018ko urtarrilaren 10a arte, ASTEAZKENA.

Alkatetzaren ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren , udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, 2018ko otsailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 31. zenbakian argitaraturik.

Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda 2018ko apirilaren 17an Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 73. zenbakian argitaraturik

Proba teorikoaren behin-behineko emaitzak. Pliken irekiera.

Deialdiaren 1. proba gainditu dutenen eta kanpoan gelditu direnen behin-betiko zerrenda.

Deialdiaren 2.proba gainditu dutenen behin-behineko zerrenda

Deialdiaren 2. proba gainditu dutenen behin-betiko zerrenda eta proba psikoteknikoen lehenengo zatiaren proba egiteko  lekua, data eta ordua.

Deialdiaren 3. proban lortutako behin-behineko puntuazioa.

Noain Elortzibarko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian oinarrizko formazio ikastaroa egiteko behin-behineko onartutako izangaiak.

Corrección de error material en lista de aspirantes 

Noain Elortzibarko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren behin-betiko emaitzak

Lista de aspirantes admitidos provisionalmente al Curso de Formación Básica de la convocatoria para la provisión, mediante oposición, de 2 plazas de Policía Municipal al servicio del Ayuntamiento de Noáin (Valle de Elorz)

HIRI-KANPALDIAK NOAINEN – 2019KO ASTE SANTUA

APIRILAREN 23TIK 26RA

GAIA: “Munduko mirariak”

ADINA: 3 eta 12 urte bitartekoentzat ( 2007tik – 2015era  jaioak)

LEKUA: Noain,  San Miguel Ikastetxe Publikoa

KANPALDI OSORAKO TARIFA (4 EGUN):

  • Seme-alaba bakarra: 40 €
  • Seme-alaba 1 baino gehiago: 30 €

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: apirilaren 4, 5, 8, 9 eta 10.

TELEFONOZ: 649909519 goizeko 10:00etatik  13:00etara .

 WEB ORRIAREN BITARTEZ: www.campamentosdenoain.wordpress.com

30 plaza mugatuak. Plazak izen-ematearen hurrenkera jarraituz emango dira.

Plazak betetzen badira, Mankomunitateko Udalerrietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

2019ko Aste Santuko Hiri Kanpaldiak

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga

Berri honen bidez, Noain Elortziberko bizilagunei Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko apirilaren 15ean hasten dela eta maiztzaren 31n bukatzen dela, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak,  komisiorik gabe ordaindu ahal izateko, Noaingo Nafarroako Rural Kutxako bulegoko lehiatilan ordaindu beharko dira, aipatutako epean eta honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:15etik 10:00etara. gainontzeko ordutegietan eta, kostu finantzieroak sahiesteko, horretarako prestatu den Kutxazainaren bidez bideratu behar dira.

Helbideratutako ordainagiriak,  jabeek baimendutako banku kontuetan zordunduko dira borondatezko epea bukatzen den azken egunean, hots, 2019ko maiatzaren 31n.

Behin epe hori bukatuta eta hilabete bateko epean, aipatutako zergari %5a gehituko zaio. Aldi hori bukatu ondoren Agentzia -Exekutibora bidaliko da kobratzeko,premiamendu-bidez eta  lehenik abisatu gabe.

X