HIRI KANPALDIAK GABONETAN

2 TXANDA, ABENDUAREN 24TIK URTARRILAREN 4RA

GAIA: “UNIBERTSOA ETA BERE SEKRETUAK”

ADINA: 3 – 12 urte bitarteko haurrentzat (2006 – 2014 urteen artean jaio direnentzat)

LEKUA: Noain, San Miguel Ikastetxe Publikoa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: ABENDUAREN 12TIK 18RA

TELEFONOAREN BIDEZ: 649909519 (ordutegia: 10.00etatik-12.00etara izen-emate egunetan)

WEBORRIAREN BIDEZ: http://www.campamentosdenoain.wordpress.com

Plaza mugatuak: 25. Izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Plazak betetzen badira, Mankomunitatearen udalerrietan erroldaturik daudenek lehentasuna izango dute.

ANTOLATZEN DU:

Noain aldeko OGZaren Mankomunitatearen Berdintasun Programa.

Gabonetako Hiri Kanpaldien Kartela

NOAINGO UDALAK (ELORTZIBAR) TOKIKO AGENDA 21EKO ERABERRITZEARI EKIN DIO

 

Jendaurreko prozesua Aurkezpen Bilerarekin eta herritarren parte hartzeko eztabaida guneekin hasi da.

Noain Elortzibarko Udala Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin Tokiko Agenda 21eko eraberritzea sustatzen ari da. Agendak planifikaziorako lanabesa da eta udalerriko jasangarritasuna eta gizarte, ekonomia eta ingurumenaren arteko oreka lortzea du helburu.

Noainen oso arrakastatsua izan da Agenda 21eko ezarpena. Orain dela 15 urte baino gehiago hasitako prozesu baten bidez, martxan jarri dira , udal kudeaketaren barnean ingurumeneko baloreak integratzeko ekimenak. Urte horietan zehar egindako lana udalerriko jasangarritasunaren egoera errebisatzeko unea da. Bultzada berri bat emateko,Agenda 21eko helburuak eta neurriak birpentsatzeko garaia iritsi da.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatutako 21eko Agendaren marko berria hiru fasetan antolatzen da:

  • Jasangarritasunaren auditoretzaren hasiera
  • Jasangarritasunaren Diagnostikoa
  • Ekintza Plana eta Jarraipen Plana

Arbunies eta Lekunberri Elkartuak kontsultari espezializatuak diseinatutako eta kudeatutako prozesua 2018ko ekainean hasi da, jasagarritasunaren auditoretzaren hasierarekin, udalerriaren egoera orokorraren analisia, eta, azaroan zehar osatuko dugu jasangarritasunaren diagnosi parte hartzailearekin.

 

HERRITARREK PARTE HARTZEKO GALDETEGIA

2018KO 2. HIRUHILEKO HIRILURREKO ETA LANDALURREKO ZERGA

Interesadun guztiei jakinarazten zaie 2018ko  2. hiruhilekoari dagokion Hiri-lurreko eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 29an hasiko dela eta abenduaren 31n bukatuko dela.

2019ko urtarrilaren 1etik 31 arte, biak barne, ordainagiriek %5eko errekargua izango dute.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero,  ordaindu gabeko erreziboak Agentzia exekutibora bidaliko dira jakinarazpenik gabe eta dagozkien errekarguak , interesak eta kostuak ezarririk.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abenduaren31n  pasako dira kontuetara.

Helbideratu gabeko zergak Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko dute ordainketa Udalak postaz bidalitako ordainagiria erakutsiz. Ez baduzue jaso,  Noaingo Foruen Plaza, 3n dauden gure bulegoetatik pasa zaitezkete kopia bat jasotzeko.

Borondatezko epearen barruan, Nafarroako Rural Kutxako helbideratu gabeko agiriak ordaintzeko ordutegia 8:15etik 10:00etara, astelehenetik ostiralera.

Kafe solasaldia: “Las relaciones amorosas en la sociedad neoliberal”

Azaroaren 25aren inguruan, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko eguna, programatutako jardueren artean kafe solasaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Paola Damonti adituak  emakume eta gizonenen arteko amodiozko harremanak nolakoak diren gaur egungo gizartean eta  horren eragina nolakoa den desberdintasunen errepikapenean azalduko digu.

Hitzaldia “Las relaciones amorosas en la sociedad neoliberal” azaroaren 29an, osteguna, 17:30ean izango da, Lorenean (Noain)

Saioaren kartela

INDUSTRIALDEKO BIRSORKUNTZA PLANAREN I. ALDIA

 

2018ko ekitaldiaren Industrialdeetako Birsorkuntza Planaren I. aldian egindako jarduerak:

BIDE ATSEGINA ETA TALUNTXEKO KALEEN HOBEKUNTZA egitea NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN, 101. zenbakian, argitaratutako udal poligono eta lokalak sustatzeko haietan ekonomia-jarduerak garatzeko. diru-laguntzarekin egin da.

BIDE ATSEGINA (Bidegorria) eta ZOLADUREN HOBEKUNTZA:

Taluntxe industrialdeko zoladuraren eta bidegirriaren konponketa.

Aurrekontu babesgarria: 62.688,17 €.

Dagokion diru-laguntza:%50

X